
EB ETA BERE ... |
Planetaren Beroketa
Guztiok dakigunez, tenperaturek gora egin dute mundu zabalean, eta EBko gobernuen zein hiritarren ustez, negutegi-efektuko gasen igorpenak eragindako planetaren beroketa mehatxu itzela da ingurumenerako. EBk irmo-irmo aldarrikatu ditu nazioarteko neurri zuzentzaileak.
EBn bertan, gainera, beharrezko guztia egiten ari da, negutegi-efektuko gasen igorpenak 2012. urtea baino lehen murrizteko, Kiotoko Protokoloan zehaztutako betebeharrak kontuan hartuta. Horrez gain, are gehiago murriztuko ditu, koordinatutako ahalegin orokorraren barruan. Horretarako, energia zentzu handiagoz erabili behar da, eta gutxiago kutsatzen duten energia berriztagarriak erabili behar dira sarriagotan.
Era berean, EBk garrantzi handiagoa eman behar dio iturri fidagarrietatik datorren energia garbiari, petrolio eta gas erreserbak agortuz doazen neurrian. Erronka horiei aurre egiteko, energia berriztagarrien erabilera sustatzen du (horra hor eguzki-energia, eolikoa eta biomasaren ondorioz sortutakoa), gure premien zati handi bati erantzuteko eta, eraginkortasun handiagoz erabilita, 2020. urtea baino lehen kontsumoaren %20raino aurreztu ahal izateko. Kanpoko hornikuntza bermatzeko (gasarena, batez ere), Europar Batasunak epe luzerako harreman egonkorrak bilatu behar ditu energia-iturri ugari dituzten herrialdeekin; Errusiarekin, esate baterako.
