
EB ETA BERE ... |
Europako Batzordea
Interes bateratuaren sustapena
Europako Batzordeak Batasun osoaren interesak ordezkatu eta defendatu egiten ditu. Batzordeak Europako lege-proposamenak egiten ditu, EBko gaiak kudeatu ohi ditu eta guztiek Europako itunak zein legeak beteko dituztela bermatzen du.
Batzordean, kide bat dago EBko herrialde bakoitzeko. Gobernuek izendatzen dituzten arren, batzordekideek Europako Parlamentuaren aurrean erantzun behar dute.
Bakoitz arlo politiko zehatzaz arduratzen da. Batzordekideek 25.000 funtzionarioren laguntza jasotzen dute, eta gehienek Bruselan lan egiten dute.
