
EB ETA BERE ... |
Europar Batasuneko Kontseilua
Estatu kideen ahotsa
Europako Parlamentuak bezala, Europar Batasuneko Kontseiluak legeak onartzeko erantzukizuna dauka. Bestetik, EBko segurtasun, defentsa eta atzerri arloko politikak ere zuzentzen ditu, eta EBko erabaki garrantzitsuak hartzen ditu justiziarekin zein askatasunarekin zerikusia daukaten gaiei buruz.
Kontseilua EBko herrialde guztietako gobernuetako ministroek osatzen dute. Herrialde bakoitzak boto-kopuru zehatza dauka, eta, oro har, bertako biztanleen kopuruaren adierazgarri da, banaketa herrialde txikien mesederakoa bada ere. Erabaki gehienak gehiengoz onartu arren, badaude aho batez onartu beharreko gaiak.
Estatu kideetako estatuburuek edo gobernuburuek lau goi-bilera ere egiten dituzte urtean, «Europako Kontseiluak», alegia. Izan ere, goi-bilera horietan ezartzen da EBko politika orokorra.
