ZER DEN EUROPAR BATASUNA?
EB ETA BERE ...
... HISTORIOA
... ERAKUNDEAK
... SIMBOLOAK
... KIDEAK
EUSKADI ETA EB
EBREN ETORKIZUNA
BAZENEKIEN...?


Euskadiko eta Europako historia lotuta daude. Horren lekuko izan da euskaldunek betidanik izan duten jarrera europazalea. Horri dagokionez, ezin dira alde batera utzi, besteak beste, 1948an Agirre Lehendakariak Europako batasunaren alde egin zituen ekarpenak, Europa Baturako Nazioarteko Kontseiluan. Izan ere, gaur egungo mugimendu europazalearen jatorria izan dira.

Hori dela eta, Euskal Erakundeak betidanik izan dira Europako Batasunaren aldekoak, eta bete-betean parte hartu nahi izan dute prosezu horretan, erakundeei eta, oro har, gure Herriko ekonomia zein gizarte eragileei begira.

1986an garai hartako Europako Ekonomia Elkartera, gaur egungo Europako Batasuna, bildu zenetik, Eusko Jaurlaritzaren ekintza europarra biziagotu egin da eta urrats garrantzitsuak eman dira, Euskal Erakundeek atxikimendu handiagoa eta zuzenagoa izan dezaten gai erkideetan.

Horri lotuta, honako hauek izan dira garapen hori bultzatu duten faktoreak: Euskadik Bruselan duen Ordezkaritza sortu eta abian jartzea; Europako Informaziorako Euskal Sarea, EIESA, eratzea; Europako Gaietarako Euskadi-Estatua Aldebiko Batzordea osatzea; Autonomia Erkidegoek Estatuko ordezkaritzan parte hartzea Europako Batzordeko 55 batzordetan, eta Euskadik, hain zuzen ere, 13 batzordetan parte hartzen du.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 




_

_

_


  BABESLEAK
  CASTELLANO