
EB ETA BERE ... |
Gaur egun, Euskadik Europa Batasuneko Ministro Kontseiluko bederatzi arlatatik lautan hartzen du parte; autonomia erkidegoek parte hartzeko aukera duten arloetan, alegia.
Erkidegoko programen eta ekimenen bitartez, bai eta Europako Komisarioekin eta funtzionarioekin harreman zuzenak izanez ere, Euskadik Europako Batzordean duen parte hartzea eta presentzia sendotzen ditu.
Eskualdeetako Lantaldean, Europako Parlamentuan bezala, Euskadik zuzeneko ordezkaritza du. Bi erkidego organo horietan argi eta garbi geratzen da Euskadi bere lege-eskumenengatik behar berezi batzuk dituen eskualde nazio bat dela.
Aurten, Euskadik Bruselan duen Ordezkaritzak 20. urteurrena beteko du. Euskadiren aitzindari lanak, hain zuzen, bidea ireki zuen autonomia-erkidegoek Bruselan ordezkaritza izan zezaten.
Euskadik parte hartzen du Europako zenbait eskualde sare eta erakundetan, zenbait arlotako eskualdeko eta mugaz haraindiko lankidetzan espezializatuak.
