
EB ETA BERE ... |
ESKUALDEEN BATZORDEA
Europako Batasunak eskualdeek parte hartzeko organo aholku-emailea aurreikusten du bere testu eratzaileetan. Hala ere, organo horren iritzia ez da loteslea. Eskualdeen Batzordeaz ari gara. Euskadik Batzorde horretan duen partaidetza nabarmena da, arautegi erkidean eragina izateko tresna delako. Aldi berean, Europako beste nazionalitate eta eskualdeekin harremanean jartzeko aukera eskaintzen dio Euskal Herriari, elkarren onurarako harremanak eta hitzarmenak ezartzeko asmoz. Lehendakaria Eskualdeen Batzordeko kide titularra da eta Mandataria haren ordezkoa.
EUROPAKO ESKUALDEEN ASANBLABA, EEA
Aipatu ere aipatu behar da Euskadik Europako Eskualdeen Asanbladan, EEAn, egindako ekintza. Gure Autonomia Erkidegoa lehena izan da Europako Erregionalismoaren Gutuna idazten, eta aho batez onartu da EEAn. Izan ere, aukera berriak eskaintzen ditu Europako eskualdeen mugimendua etorkizunean garatzeko.
EUROPAKO KONTSEILUA
Bestetik, adierazi beharra dago Euskadi lan handia egiten ari dela Europako Kontseiluan, Toki eta Eskualde Botereen Biltzarraren bitartez. Lurralde arteko Lankidetza Hitzarmena, Toki Autonomiaren Gutuna edo Hizkuntza Gutxituen Gutuna dira bertan sortutako lege-testu batzuk. Euskadik lan nabarmena egin du bertan.
