ZER DEN EUROPAR BATASUNA?
EB ETA BERE ...
... HISTORIOA
... ERAKUNDEAK
... SIMBOLOAK
... KIDEAK
EUSKADI ETA EB
EBREN ETORKIZUNA
BAZENEKIEN...?


EIESAren HELBURUA

Europako Informaziorako Euskal Sarea, EIESA, 1997ko martxoaren 7an sortu zen. Europako informaziorako baliabide eskuragarri guztiak hoberendu nahi ditu Euskal Autonomia Erkidegoan. Hartara, informazio hori ahalik eta azkarren eta modu osoenean eskaini ahal izango zaie gazteei, erakunde publiko eta pribatuei eta, oro har, Euskadiko hiritarrei. Era berean, hobeto koordinatu ahal izango dira Sare hori osatzen duten zentroetako informazioa eta zabalkundea.

EIESAren LAN ARLOAK

Europako Batasunarekin zerikusia duten gai guztiei buruzko informazioa, aholkularitza eta zabalkundea dira EIESAren lan arloak.

EIESAk Euskadik Bruselan duen Ordezkaritzaren laguntza du. Ordezkaritza 1996ko otsailaren 6an zabaldu zen, eta Euskal Autonomia Erkidegoko interesak Europako Batasuneko Erakundeen aurrean ordezkatzen dituen organoa da.

Horrez gain, Europako Elkarteetako Batzordeak Espainian duen Ordezkaritzaren aintzatespena eta lankidetza du EIESAk.

http://www.revie.org

 

 

 

 

 

 

 

 

 




_

_

_


  BABESLEAK
  CASTELLANO