
EB ETA BERE ... |
Demokraziaren eta partaidetzaren sustapena
Hurrengo 50 urteetako erronken aurrean, Europar Batasunak tresna juridiko eta kudeaketarako tresna hobeak eduki behar izango ditu, oraindik ez ditu-eta. Zentzu horretan egindako lehen saialdiak porrot egin zuen 2005. urtean Frantziako eta Herbehereetako boto-emaileek EBko Konstituzioaren Proiektua gaitzetsi zutenean.
Europar Batasuneko agintariek aitortu egin zuten europarrek Europari buruzko informazio nahikorik ez dutelako eta bertako erabakietatik baztertuta sentitzen direlako gertatu zela hori. Beraz, zenbait ekimen jarri zituzten abian, hiritarrekiko elkarrizketari berriro eusteko eta etorkizuneko gai politikoetan hitza emateko. Gai horien artean, hurrengo urteetan beharrezkoak diren erakunde-eraldaketak daude, XXI. mendean Europar Batasunaren funtzionamendu eraginkorra bermatu behar da-eta.
