
EB ETA BERE ... |
Globalizazioaren aurrean
EBk mundu globalizatuan aurrera egiten lagundu beharko die europarrei. Hori dela eta, lana zein hazkuntza bermatu beharko ditu, lehiakortasun ekonomikoa handitu beharko du eta, aldi berean, gizarte-ongizatea hobetu beharko du. Horretarako, funtsezkoa izango da teknologian eta ikerketa zientifikoan inbertitzea.
Bere garaian, herrialde aberatsek eta herrialde txiroek munduko ekonomia eta finantza arloko integrazioari etekina ateratzea zen globalizazioaren helburua. Orain, ordea, badakigu galtzaileak eta irabazleak daudela.
EBk leku guztietatik datozen migrazio-presioak jasotzen ditu. Barruko mugarik ez dagoenez, arau bateratuak eduki behar dira kanpoko mugetarako. Horrez gain, EBk biztanleen zahartzapenera eta laneskuaren ustezko eskarira egokitu beharko du inmigrazio-politika.
