
EB ETA BERE ... |
Eusko Jaurlaritzak, Kultura Saileko Gazteria eta Ekintza Erkiderako Zuzendaritzaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan kudeatzen ditu International Student Travel Confederation (ISTC) elkarteko ikasleentzako (ISIC), irakasleentzako (ITIC) eta (YTIC) GO<25 nazioarteko txartelak. Txartel horiek Euskadiko Gazteentzako Argibide eta Dokumentazio Euskal Sarearen bidez banatzen dira, eta berrogei bulegok osatzen dute.
International Student Travel Confederation mundu mailako nazioarteko elkartea da. 1968az geroztik, gazteentzako nazioarteko abantaila txartelak kudeatzen ditu, eta 30 milioitik gora erabiltzailek baliatzen dituzte. Hona hemen euskal erakundeek luzatutako gazteentzako nazioarteko txartelak:
- Ikasleentzako ISIC Txartela (International Student Identity Card).
- Youth Card (IYTC) GO<25 Nazioarteko Txartela. Ikasleentzako ISIC txartelak dituen abantaila berberak eskaintzen ditu, baina ikasleak ez diren 25 urtetik beherako gazteentzat da.
- Irakasleentzako Teacher Identity Card TEACHER Nazioarteko Txartela.
Bidaia-txartel horiek munduko zati handi batean erabili daitezke. Zenbait abantaila eskaintzen dituzte atzerriko joan-etorrietan.
