
EB ETA BERE ... |
Gazteentzako aterpekidetza Alemanian sortu zen mendearen hasieran eta berehala hedatu zen, Europan bertan batez ere, guda artean. International Youth Hostel Federation (IYHF) elkarteak 4.500etik gora aterpetxe biltzen ditu, eta mundu zabaleko 60tik gora herrialdetan daude sakabanatuta.
Izena gorabehera, gazteentzako aterpetxeak adin guztietako lagunentzat daude zabalik. Estatu espainolean, 189 Aterpetxe daude sarean, eta horietako 9 gure Autonomia Erkidegokoak dira.
Gazteentzako aterpetxe batean ostatu hartzeko, ezinbestekoa da aterpekide txartelen bat izatea.
- Gazteentzat.
- Helduentzat.
- Taldeentzat. Doan ematen zaie Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Ekintza Erkiderako Zuzendaritzan erroldatutako gazteentzako elkarteei.
- Familientzat.
Txartel horiek Euskadiko Gazteentzako Argibide eta Dokumentazio Euskal Sarearen bidez banatzen dira, eta berrogei bulegok osatzen dute
