ZER DEN EUROPAR BATASUNA?
EB ETA BERE ...
... HISTORIOA
... ERAKUNDEAK
... SIMBOLOAK
... KIDEAK
EUSKADI ETA EB
EBREN ETORKIZUNA
BAZENEKIEN...?

1950eko udaberrian, Europan anabasa zen nagusi. Munduko Bigarren Gerra amaitu zenetik bost urte igaro ziren arren, antzinako aurkariak ez ziren artean adiskidetu.

Frantziaren eta Alemaniaren arteko harremana zen arazo nagusiena. Bi herrialde horien arteko lotura ezarri eta euren inguruan bildu behar ziren Europako herrialde guztiak, elkarrekin etorkizun berria eratzeko.

Hori dela eta, euren herrialdeen arteko interes-eremu bateratua sortu zen. Horiek horrela, garai hartan industria militarraren oinarri ziren ikatzaren eta altzairuaren merkatua kudeatu zen, aginte independentepean.

Horrela, bada, 1950eko maiatzaren 9an, prentsaurrekoa antolatu zuten Parisko Atzerri Ministerioko Orduen Aretoan, Quai d´Orsayn, Schumanen Adierazpena aurkezteko. Adierazpen hori, hain zuzen ere, Frantziako gobernuko Jean Monnet aholkulariak idatzi eta Robert Schuman Atzerri ministroak irakurri zuen.

Bere esanetan:

"Munduko bakeari eusteko, bakea bera mehatxuan jartzen duten arriskuak besteko ahalegin sortzaileak egin beharko dira. (...) Europa ez da behin bakar batean eta batera egingo: egitatezko elkartasuna sortzen duten egintza zehatzei esker egingo da lehendabizi. Europako nazioek bat egin ahal izateko, Frantziak eta Alemaniak mendetako aurkakotasunari aurre egin behar izango diotenez, hasitako ekintzak Frantzian eta Alemanian izan beharko du lehenengo eragina. Oinarrizko erabakiak adostuz gero eta Frantzia, Alemania zein atxikitako herrialdeak lotesten dituen goi-agintaritza sortuz gero, bakeari eusteko ezinbestekoa den federazio europarraren oinarri zehatzak ezarriko ditu proposamen honek."

Alemaniak, Italiak, Holandak, Belgikak eta Luxenburgok poztasunez onartu zuten proposamena. 1951ko apirilean, Parisen sinatu zen Ikatzaren eta Altzairuaren Europako Erkidegoa (IAEE) eratzeko Ituna. Ondoren, beste helburu batzuk lortu dira, harik eta gaur egungo Europar Batasunera iritsi arte. Horren ondorioz, 25 kideko Batasuna dugu gaur egun, eta, laster, beste bi kide gehiago egongo dira bertan, Bulgaria eta Errumania, alegia. Era berean, Turkia, Kroazia eta Mazedonia ere badaude noiz sartuko zain.

1985ean, egun historiko haren omenez, Europar Batasunaren Jaieguna, hau da, Europaren Eguna, maiatzaren 9an ospatuko zela erabaki zuten.




_

_

_


  BABESLEAK
  CASTELLANO