
EB ETA BERE ... |
Europa Munduan
Noraino iritsi daiteke EBko zabalkuntza?
Zenbait europar oso kezkatuta daude etorkizuneko zabalkuntzen eraginez sortu daitezkeen ondorioengatik. EBk bere mugak zehaztu beharko ditu, eta, horretarako, bertako hiritarren partaidetza zien adostasuna hartu beharko ditu kontuan. Zenbat eta handiagoa izan, orduan eta erantzukizun handiagoak edukiko ditu. Gaur egun, 50 urtean zehar eratutako batasunari esker, pentsaezina da Europar Batasuneko herrialdeen artean gerra sortzea.
Mundu aldagarri, zail bezain ezegonkorrean, EBk bakea eta egonkortasuna hedatu beharko ditu bere mugetatik haratago, eta, horretarako, gero eta gehiago esku hartu beharko du gatazken prebentzioan eta bakearen artapenean.
Era berean, behar besteko eragina erabili beharko du, munduko merkataritzari begira arau hobeak nahiz bidezkoagoak ezartzeko eta, beharrezkoa den guztietan, laguntza humanitarioari zein garapenerako laguntzari eusteko.
