
EB ETA BERE ... |
Justizia Auzitegia
Zuzenbide-estatua
Justizia Auzitegiak bermatu egin behar du EBko zuzenbidea modu berean interpretatu eta ezartzen dela EBko herrialde guztietan eta legea mundu guztiarentzat berdina dela. Auzitegiko egoitza nagusia Luxenburgon dago, eta epaile bat dago estatu kide bakoitzeko.
Kontuen Auzitegia
Zergadunen diruaren erabilera egokiena
Kontuen Auzitegiak egiaztatu egiten du europarrek finantzatutako EBko aurrekontua legez eta irizpide egokien arabera gastatzen dela eta aurreikusitako helburuak betetzeko erabiltzen dela. Auzitegiko egoitza nagusia Luxenburgon dago.
Europako Ekonomia eta Gizarte Lantaldea
Gizarte zibilaren ahotsa
Europako Ekonomia eta Gizarte Lantaldeko 344 kideek era guztietako interesak ordezkatzen dituzte: enpresarienak, sindikatuenak, kontsumitzaileenak eta ekologistenak. Lantaldeak bere iritzia ematen du EBk lanaren, gizarte-gastuen, lanbide-prestakuntzaren… arloan egiten dituen legegintza-proposamenei buruz.
Eskualdeetako Lantaldea
Tokian tokiko ikuspegia
Eskualdeetako Lantaldeari EBko legegintza-proposamenei buruzko galderak egiten dizkiete, beti ere gaiok tokian tokiko edo eskualde-mailako garraioen, osasunaren, lanaren edo hezkuntzaren arloan eragin zuzenik badute. Lantaldeko 344 kideak eskualde-gobernuetako agintariak edo hirietako alkateak izan ohi dira.
Europako Banku Zentrala
Diru egonkorra
Europako Banku Zentraleko egoitza nagusia Frankfurten dago. Banku zentralak euroa kudeatu eta euroaren eremuko interes-tasak ezartzen ditu, Europako ekonomia inflazioaren kaltepean egon ez dadin. Bankua ez dago EBko gobernuen menpe, independentea delako.
Europako Inbertsio Bankua
Esku laguntzailea
Bankuko egoitza nagusia Luxenburgon dago. Inbertsio-bankuak dirua ematen du maileguan, trenbide-lotuneak, errepide bidezko lotuneak, aireportuak edo ingurumen-arloko programak egiteko, eta, batez ere, egoera txarragoan dauden eskualdeei ematen die lehentasuna. Era berean, herrialde hautagaiei eta garapen-bidean dauden herrialdeei ere ematen dizkie maileguak.