
EB ETA BERE ... |
Europako Parlamentua
Herriaren ahotsa
Europako Parlamentua bost urtean behin aukeratzen dute hiritar europarrek, euren interesak ordezkatu ditzan. EBko hogeita bost herrialdetako 785 kide daude bertan, eta euren bilera garrantzitsuenak Estrasburgon egiten dituzte.
Batez ere, legeak onartzen ditu, Europako Batzordearen proposamenetan oinarrituta. Europako Parlamentuak ez ezik, Europar Batasuneko Kontseiluak ere badu zeregin hori. Era berean, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak EBko urteko aurrekontua ere onartzen dute batera, eta 120.000 milioi eurokoa da.
EBko gainerako erakundeen antzera, Europako Parlamentuak EBko 23 hizkuntza ofizialetan lan egiten du.
